top of page

Jangela

Elatzetan bi jangela ditugu:

1. jantokia Lehen Hezkuntzako eraikinaren ondoan dagoen eraikin txikian dago. Lehen Hezkuntzako ikasleek erabiltzen dute.

 

Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako ikasleek lehenengo txandan bazkaltzen dute.

Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetako ikasleek bigarren taldean jaten dute.

2. jantokia Haur Hezkuntzako eraikinean dago. 2, 3, 4 eta 5 urteko haurrek erabiltzen dute.

2 urteko ikasleek siesta egiten dute eta bakoitzak esnatzeko duen ordua errespetatzen da. 

Jangelaren arduradunarekin harremanetan jartzeko, idatzi helbide honetara: jangela@elatzeta.net

Eguerdian ere norberaren ardura da, egunean zehar bezala, jarrera ona erakustea. Jantokiaren barne-araudia irakurtzera animatzen zaituztegu.

Menuak

· Bazkaltiar guztiek menu berdina dute, baina, menu bereziak eskatzeko aukera ere badago (osasun edo erlijio arrazoiak direla eta).

· Ikasle batek jangela garaian botikaren bat hartu behar badu (osasun tratamendua, alergiak…), jangelako arduradunari abisatu behar zaio. Horrelako kasuetan, beti, mediku egiaztagiria ekarri behar da eta medikazioa emateko baimena sinatu.

· Aurten AUSOLAN enpresa esleitu zaigu eta beheko linkean sartuz gero, menu guztiak ikusi ahal izango dituzu. 

IKUSI MENUAK HEMEN!! 

Jardun jarraia - Bazkal ondoren ikasleak jasotzeko ordutegia:

Jardun jarraia dugunean ikasleak bazkal ondoren bila etortzeko hurrengo aukerak daude:

 

Kuotak

Hezkuntza Sailak ezarritakoak izango dira:

-Ohikoak: 3 egun astean gutxienez.  4.60€ eguneko

-Ez ohikoak: 3 egun baino gutxiago edo egun solteak. 5,20€ eguneko

Araudia

Hementxe duzue eskura jangela garaiko araudia. 

 

Egin klik!

bottom of page