HISTORIA PIXKA BAT
1881-Dokumentatuta dagoen lehen eskola publikoa irekitzen da Katean. Egoitza desberdinak erabili ziren hainbat urtetan.
1929-“Errepublika” izeneko eraikina altxatzen da auzoko eskola kokatzeko. Gaur egun oraindik Gipuzkoan dagoen eskola publikoaren eraikin zaharrena da.
1959-Eskola berria eraikitzen dute.
1992-Borroka luze baten ondoren eskola berria eraiki zuten, gaur egungo Lehen Hezkuntzako eraikina barne.
2014-Haur Hezkuntzako eraikin berria ireki zen.
ESKOLA EUSKALDUNA
Irungo eskola publikoen artean Elatzeta izan zen B eredua lehenik eta D ondoren ezarri zuen aintzindarietako bat. Honek erakusten du gure ikastetxean euskarari ematen diogun garrantzia. Gure helburu nagusietako da gure ikasleak euskaraz jariotasunez eta pozez aritzea. Ahalegin handiak egiten ditugu euskara izan dadin gure arteko komunikazio hizkuntza. Gurasoei ere eskatzen diegu etxeko eta seme-alabekiko harremanetan euskaraen aldeko hautua egin dezaten.
Elatzeta Irunen eta Euskal Herrian txertatuta dago eta hemengo kultura, geografía, ohiturak gure kurrikulumaren zati garrantzitsua dira.
KATEA-LANDETXAN ETA IRUNEN TXERTATUTAKO ESKOLA
Elatzetak Katea-Landetxako eta Irungo jarduera desberdinetan parte hartzaile aktiboa izateko bokazioa du. Katea-Landetxan kokatuta gaude eta auzoko ekimenetan parte hartzen dugu. Hala ere azken urteetan Irungo ikasle asko jasotzen dugu, gure ikasleen herena bataz beste eta Irungo bizitza kultural eta sozialean ere eragile aktiboak izan nahi dugu.