Instalazioak
Elatzeta Ikastetxeak bi eraikin ditu: Haur hezkuntzakoa eta Lehen hezkuntzakoa. Bakoitzak bere jangela dauka eta honetaz gain, baratza eta oilotegiaz, hiru jolastoki zabalez eta kirolguneaz ere disfrutatzeko aukera dugu. Horrela banatzen ditugu espazioak jolas garaietan:
HH2 - Bi eraikinen erdian dagoen jolastokia.
HH3, 4 eta 5 - Haur hezkuntzako jolastoki haundia.
LH1. zikloa - Lehen Hezkuntzako jolastokia.
LH 2. zikloa- Kirolgunea.
LH 3. zikloa- Frontoia.
Barruko espazioei dagokionez, bi-hiru lerroko eskola bat da. Ikasmaila bakoitzean, 2 urteko gelatik hasi eta 6.mailaraino, bi edo hiru gela daude.
Haur hezkuntzako eraikinean: gelak, irakasle gela, txikientzako komunak, material gela, psikomotrizitate gela, bideo edo musika gela eta jangela aurki ditzazkegu.
Lehen hezkuntzako eraikinean aldiz, lehenengo solairuan aka figuraren zein idazkaritzaren bulegoak, zuzendaritza, liburutegia, areto nagusia, musika gela, gimnasioa eta material gela ditugu. Eta bigarren solairuan ikasgelez gain, EUSLE gela, irakasle gela, fotokopiagailu gela, laguntza gelak edota erabilera anitzeko gelak ditugu.


















