I
INKLUSIOA
Pertsona guztiak onartzen ditugu. Bakoitzari bere izaera, aukera berdintasuna eta beharrezko laguntza espezifikoa bermatzen diogu.
L
LANKIDETZA
Elkarlanean diharduen ikastetxea gara, taldean elkarreraginez, autonomia eta ekimen pertsonala garatzen laguntzen dugu.
P
PARTAIDETZA
Hezkuntza komunitate guztiko kideen arteko parte hartzea eta elkarlana bultzatzen dugu eta testuinguruan eta jendartean inplikatzen gara.
E
ELEANIZTASUNA
Ikastetxeak euskararen normalizazioa laguntzen du, berezko hizkuntza gisa eta ikasle eleanitzen aldeko apustua eginez.
B
BERDINTASUNA
Berdinen arteko harremanak bultzatu eta horretarako lan egiten dugu; edozein bereizkeria mota edota genero indarkeria baztertuz.
H
HERRITARTASUNA
Herritartasun kritiko eta arduratsu baterako prestatzen ditugu ikasleak, testuinguru sozial eta kulturalarekin integratu eta konprometitzeko.