Gure ikastetxean 3 ekintza ezberdin egingo ditugu korrika ospatzeko:
-
Elatzeta ikastetxeko auzoko korrika. Martxoak 23an ospatuko dugu eta 14:30etan eskolako ttikienek hasiko dute ibilbidea, 6. mailakoei lekukoa pasatuz, ikastetxetik aterako dira eta auzoan zehar gainerako mailako ikasle zein irakasleak batuko dira korrikara. Azkenik, HHko patiora iritsiko gara eta bertan lekukoaren barruko mezua irakurriko da.
-
Martxoaren 24an Korrika ofizialean Elatzeta ikastetxeari 1303.km-a egokitu zaigu (Adrearriaga ibilbidea 6, kutxa parean). Korrika gure kilometrotik goizaldeko 04:15tan pasako dela aurreikusten da. Oso goiz den arren, ikasle, irakasle zein familiei bertan parte hartzeko gonbitea luzatzen zaizue!
-
LH4. mailakoak Korrika ttikian parte hartuko dute, martxoaren 25an. Bertan, Irungo beste eskolekin elkartuko dira eta goizeko 10:00tan Txanaleta plazatik abiatuko dira. Azkenik, Zabaltza plazan bukatuko dute, lekukoaren barruko mezua irakurriz.
TTIPI TTAPA TTIPI TTAPA KORRIKA!!
ELATZETA ERE KORRIKAREKIN BAT!

